Zaintzaren eta laguntzaren ilustrazioa

«Zaintzen gaituenak zaintzen ditugu»

ZER DA ZAINDUZ?

Zainduz Erandio familia-eremuan mendekotasunari arreta emateko zerbitzua da. Mendekotasun-arriskuan edo mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintzaileei laguntza eskaintzen die, zaintza eta autozaintzako ezagutzak eta trebetasunak eskuratuz. Gure helburua adinekoen eta haien zaintzaileen bizi-kalitatea hobetzea da, arreta pertsonalizatua eta kalitatezkoa eskainiz.

NORI ZUZENDUTA DAGO?

Erandion erroldatutako mendekotasun-arriskuan edo mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintzaile ez-profesional guztiei zuzenduta dago, autozaintzarako laguntza eta/edo zaintzarako informazioa, orientazioa eta prestakuntza behar badute.